Finlandia, ofizialki Finlandiako Errepublika, Europa iparraldeko herrialde bat da. Hiriburua Helsinki da, eta Suedia, Errusia eta Norvegiarekin egiten du muga mendebalde, ekialde eta iparraldean.
Finlandiaren ekonomia eta ongizate maila etengabe hazten joan dira azken urteotan, harik eta gaur egun, munduko 11. herrialde garatuena bihurtu den. Gainera, erakunde garrantzitsuek herrialde askeena izendatu dute, bere prentsa askea, korrupzio eza eta eskubide politikoengatik. Beraien jarrera neutralagatik gainera munduko herrialde zoriontsuenetarikoa bilakatu dute.Aland Uharteak, Finlandiako berezitasuna dira. Betidanik, Itsaso Baltikoko merkatal-gune izan dira, eta herrialde askotako biztanleak bizi izan dira bertan. Finlandiaren parte izan da beti, baina beraien kultura propioa daukate, nahasketen bidez lortutako kultura. Honen bidez, uharteek autonomia maila sendoa daukate, eta bertan finlandiar gobernuak esku-hartzea debekatua dituen hainbat erabaki har daitezke.
Biztanleria
Finlandiak, 5 bat milioi biztanle ditu eta 15 km²-ko biztanle-dentsitatea, Islandia eta Norvegia ondoren, Europa osoko biztanle-dentsitate txikieneko herrialdea bihurtzen dutenak. Biztanleria, hego-mendebaldeko kostaldean kokatzen da batez ere, beste aldetik, Laponian, iparraldean, 2 km²-ko biztanle-dentsitatea dute.
Gaur egungo biztanleak, duela 4.500 urtean ehizatik eta bilketatik bizi ziren Eskandinaviako tribuetatik zuzenik datozela uste da, baina gehienek hauek, gaur egungo samiarrak zirela uste dute eta gaur egungo biztanle gehiena inguruetatik etorritako arraza nahasketaren ondorio direla. Izan ere, samiarrak, Zirkulu Polar Artikoan bizi izan dira duela 7.000 urte baino gehiagoz. Gaur egun, 4.500 inguru baino ez dira gelditzen Finlandian (Laponia Probintzian), eta gutxiengoen eskubideak dituzte, bere hizkuntza eta kultura mantentzen lagundu dutenak.
Erlijioa
Eliza nagusiak luteranoa eta ortodoxoa dira. Hala ere, eliza ofizioetara jotzen duen jendea, portzentaietan aurkezten dena baino txikiago da, %13a bi elizak batuta. Izan ere, luterano gehienek beraien praktika erlijiosoak igarotze erritoetara (bataioak, ezkontzak, hiletak) mugatzen dituzte.
Luteranismo: %82,5Sinisgabeak: %15,1
Beste batzuk: %1,2
Errusiar Eliza Ortodoxoa: %1,1
Hezkuntza
Blog- ean ikertuko dudan esparrua izango da.Hizkuntza
Hizkuntza nagusiak finlandiera eta suediera dira, nahiz eta azkenengoa %5ek baino ez duten hitz egiten. Suediak garrantzi handia izan du Finlandiako historian eta XIII. eta XIX. mendeetan hauek finlandiar kultura zapaldu egin dute. Hala ere, SESBi esker, hauen ondarea berreskuratzea lortu eta XIX. mende erdiko nazionalismo sentimendu sakon batek suediarren ondarea bigarren maila batean uztea lortu zuten.
Suedieraz hitz egiten dutenak, Åland Uharteetan eta Pohjanmaako kostaldeko herri batzutan batik bat. Baina hauek, Finlandiako biztanleriaren %5a baino ez dira.
Finlandieraren erabilera gutxinika hazten dijoa, eta Europako hizkuntza isolatu bat izatetik geroz eta garrantzi gehiago izatera igaro da azkenengo urteetan. Hala ere, hazkuntza hau oso motel dijoa, kanpotik iritsitako inmigrazioa eta errusiera eta suediera bezalako hizkuntza garrantzitsuak ondoan izatearen ondorioz. Hala ere, Finlandiak Europa osoko inmigrante portzentaia gutxieneko lurraldeetarikoa dugu.
Iparraldean samiera hitz egiten duten tribuak aurkitzen dira, baina ez dira biztanleria osoaren baino %0,1ra iristen.
- Finlandiera: %91,51 (ofiziala)
- Suediera: %5,49 (ofiziala)
- Errusiera: %0,8
- Samiera: %0,03 (Laponian babestua)
Osasuna
Osasun zaintza aurreratua dauka Finlandiak. Zaintzaren %76,6a publikoa da, hau da Europar Batasuneko portzentaiarik altuenetarikoa, eta mediku bakoitzeko 307 biztanle baino ez daude. 1970eko datuak izugarriak izan ziren, bihotzeko gaixotasunaz hiltzen ziren gaixoen kopurua munduko altuena baitzen. Hala ere, gaur egun arazoak atzean utzi dira, eta kirol eta finlandiar sukaldaritzaren hobekuntzek herrialdea munduko osasuntsuena bihurtu da.
Bizi itxaropena, 82 urtekoa da emakumezkoentzat eta 75 urtekoa gizonezkoentzat.
Talde Etnikoak
Europa mailan immigrante gutxieneko herrialdea da. Hau da, finlandiarrak %97,6a osatzen duten eta besteak gehien bat inguruko herrialdeetako biztanleak dira (errusiarrak, estoniarrak...) eta iparraldean bizi diren finlandiar samitarrak.
Gobernua
Finlandia, Errepublika parlamentarioa da. Gobernua, presidenteak, lehen ministroak eta 200 bazkideko parlamentuak osatzen dute. Herbehereak eta Erresuma Batuarekin batera, Finlandia, parlamentu ez-konstituzionala duen herrialde bakarra da eta hau nahi duena egiteko aske da. 2006. urtean korrupzio txikieneko eta askatasun gehieneko herrialdea izendatu zuten.
Gaur egungo presidentea, Tarja Halonen da. Finlandiako lehen emakumezko presidentea. 2000. urtean aukeratua izan zen eta 2012. urterate iraungo du bere eserlekuan presidente sozialistak. Lehen ministroa aldiz, Matti Vanhanen da, Finlandiako Zentroko Alderdia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario