2008/10/23

Finlandiako hezkuntza

Finlandiako hezkuntza sistema

ONGI ETORRI IRAKURLE GUZTIEI!!!

Egun hauetan zehar Finlandiako hezkuntzari buruz ahal dudan guztia eskainiko dizuet.

Hasteko esan behar dut Finlandiako hezkuntza, munduko honena dela eta 15 urteko ikasleen irakurtze, zientzia eta matematika mailak munduko aurreratuenak direla (
KHEE erakundeak 2006. urtean argitaratu zuen arabera ). Argi eta garbi ikus daiteke, 2003. urteko PISA-ko azterketen emaitzak kontuan hartzen baditugu, herrialde honek emaitza hoberenak lortu zituen.
Herrialde honen derrigorrezko hezkuntza bederatzi urtekoa da. Zazpi urtetik hamasei urte bitartean gauzatzen da ( lehenengo eta bigarrengo hezkuntzak ).

Herrialde askok haien saileko ordezkariak Finlandiara bidali dituzte, hauen hezkuntza sistemaren klabeak in situs ezagutzeko.
Zer da PISA? Zeintzuk dira Finlandiako hezkuntzaren arrakastaren gakoak? Zer papera dute irakasleek? Zergatik ... ? Galdera hauek eta beste ezezagun batzuk blog honetan landuko ditugu.

Ez dugu denborarik gehiago galduko, goazen irakurtzera!!!!!!!!!!